XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Aski dugu txutxumutxuekin
- Ekin diezaiogun esperimentuari.
Isiltasun larria izan zen hitz hauen ondorena.
Arnasari eutsiz, bertakoak bi zientifikoei so zeuden, hauek, hilotzaren
- Jenerala
Gizartearen salbamena agian gure esperimentuaren esku egon liteke.
Geure planeta honetan espazioko inbasoreak egotea, nire eritzirako, bonba atomikoaren leherketa baino are arriskutsuagoa da.
Eta arrisku honen ezaguera osoz, gaitasun osoz neure buruaren jabe izanik, nik....
Hitz batean, Rossi profesoreak diskurtso ederra bota zuen, baina hain luzea, lekukoak bere buruari galdezka hasi bait ziren: - Noiz bukatuko ote du?
Ondoren, Terenzio profesoreak hartu zuen hitza.
Hau kosmos eta eguzki sistemari buruz mintzatu zen, Dante, Galileo, Koperniko eta Newton aipatu zituen, bide batez haitzuloetako gizonen eta Einsteinen arteko ezberdintasunak, hitz batean gauza gogoangarriak esan zituen, magnetofoi batean ardura handiz grabatuak izan zirenak, silaba bat ere gal ez zedin.
Baina berriro ere lekukoek galdetu behar izan zieten euren buruei: -